Orri honetan egiten ditudan programak eta bere egoera agertuko dira. Garatzen ditudan programak askeak dira, GNUren ideiari jarraika. Beraz GPL Lizentzia erabiltzen saiatzen naiz.
Software Askearen oinarriak hauek dira: (GNU)
Orain bi gauza garatzen ari ditut. Alde batetik hilabete bateko egutegiaren Widget bat, Qt teknologian, eta hori erabiltzen duen kirol kudeaketa programa bat. Kirol kudeaketa programa hau SportsTracker programaren moldaketa da, SportsTracker programak C#, gtk eta mono teknologiak erabiltzen ditu. Eta nik Qt teknologian egingo dut. Arrazoi nagusiena KDE mahigana erabiltzen dudala da, eta honek gtk ordez, Qt erabiltzen duela.
Joan den urtean gtkRanker programaren garapenean parte hartu izan nuen, programa honek C#, gtk eta mono teknologiak erabiltzen ditu. Programaren helburua web orri bat bilatzaileetan duen posizioa aurkitzea da. Posizio hau bilatzeko erabiltzen diren hitzen araberakoa da. Orain dagoen bezala bakarrik google eta yahoo bilatzaileentzat balio du, eta itxura ez da oso garbia.
Serio egin nuen nire lehenengo programa C#, gtk eta mono erabiltzen izan zen ere. Programa hau notasuned programaren jarraipena zen, jatorrizko notasuned programa javan eginda zegoen eta egileak bertan behera utzi zuen. Programaren helburua unibertsitateak web orrian jartzen zituen notak automatikoki kontsultatzea zen. Jatorrizko programa bakarrik UNED unibertsitaterako balio zuen, baina nik EHU eta Nafarroako Unibertsitateetara hedatzen saiatu nintzen. Orain ez du funtzionatzen. c++ eta Qt teknologiekin berregitea espero dut.